XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMETS

Sor-lekua itxita, gazte nintzalarik...

Orrela diño gure antxiñako abesti batek.

Ori gizon askokin egi biurtu da.

Askok, ogia irabazteko, atzerrira joan bear izan dabe.

Nik be, sor-lekua itxi dot, nere barruko deiari jarraitziarren.

Gaztetxo nintzalarik, itxi nebazan guraso maiteak, sukalde baztarrean egoten zan amama zaarra, nire baserritxo maitea.

Danak geratu ziran atzean, amets oni jarraitziarren.

Bost urte luzeak igaro ta gero, txikitan zelan ibilten nintzan gogoratzen zait.

Bai, dana zan zuri, pozgarri, maitagarri; bañan amets bikain bat neroan nire biotz barrenean.

Orregatik ukatu nebazan umetako buru-arinkeriak.

Gatxa izan zan niretzat ain biurri nintzala gauza asko aldebatera ixtea.

Bañan orain, ori guztiori askoz geiago ordainduta aurkitzen dot.

Amets zoragarri bat da nire adiskide.

Urte asko dira igaro.
Oindiño itxaron biar luzaro.
Amets onek sartu danetik arimaraño.
Ez dauz urtengo munduaren azkeneraño.
Amets!
Zorion!
Opaldu!
Ukatu!

Dana eskatzen dau nire jarraibideak.

Ezta lorezko bidean ibiltea, arantzartean baizik.

Egunen batean, dana izango jat pozgarri ta atsegingarri.

Kristoren ordezkari!
Gizonen uskeriak eroateko Jainkoari.
Ta Aren eskerrak ekarteko gizoneri.

Ludian izan leiken gauzarik aundiena ori da, nire amets bikain garbia.

Egunez eta gabez amesetan beti, noiznai gerora begira.

Egunen baten beteko dira nire ametsak.

Gizadiak gaur, asko bear dau; bañan ez beti ametsetan ekiteko, bere zalantzak bizitzeko baizik.

Nire ametsa da gurgarri.
Beste asko lez zoragarri.
Orregaitik ez dautset ixten gaberi,
Bere lañu illunak ez dagian galdu biotzari.

Leiotik begira ta amets. Eleizan otoitz beroan ta amets.Gauerdian oean ta amets. Amets, eta beti amets!

Bañan, onek amets guztiak garbiak dira.

Ez dot egingo beti amesetan.

Urte batzuk barru asiko naz nire ametsak egi biurtzen.Bitartean,

Amets!
Biotza eztabaida aundian.
Ukatu!
Egun baten, opalduta aurkitzen naizenian, Zorion!

Au da nere gazte amets urdiña.

anton - bostgarrengoa -